A 25 Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

A 25 Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

A 25 honetan, Gizakia Fundazioak mobilizazioekin bat egin du aurten ere, mundu osoan emakumeengan gertatzen den indarkeria salatzeko eta herrialde guztietan indarkeria hori desagerrarazteko politikak eskatzeko.

Emakunderen kanpainarekin, Emakumeok Bidean eta EAPN Euskadi plataformek proposatutako jarduerekin bat egiteaz gain, aste osoan zehar hainbat jarduera eta keinu egingo dira Gizakia Fundazioan gaur egun oraindik ere emakumeen aurka erabiltzen den indarkeriaz kontzientziatzeko. Espazioen dekorazioa, tailerrak, sentsibilizazio bideoen proiekzioa edo zinema-forumak izango dira, besteak beste, egunotan garatuko diren ekintzak.

https://www.emakunde.euskadi.eus/sensibilizacion/-/25noviembre2020/

https://www.beldurbarik.eus/category/concurso-beldur-barik/ficha-concurso/expresiones2019/video2020/