COVID-19 aren aurrean hartutako neurriak

COVID-19 aren aurrean hartutako neurriak

Gizakia Fundaziotik garai hauetan behar dutenei laguntza eskaintzen jarraitu ahal izateko zerbitzu bakoitzean ezarri ditugun neurriak aurkezten ditugu. Era berean, erakundearen baliabide desberdinetan birusaren hedapena ahalik eta gehien saihesteko, pertsonen kontzentrazioa murrizteko asmoa erakusten dugu. Neurri hauek egungo egoerari erantzuten diote, eta osasun-alarmak irauten duen duen bitartean aplikatzea erabaki da; halaber, egoeraren bilakaeraren arabera, aldatu ahal izango dira.

COVID-19ren ondorioz bizitzen ari garen egoera bereziak direla eta, Gainbegiratutako Kontsumoaren Zerbitzua- CESSA ren ordutegia handitu dugu, astelehenetik igandera, 09:00etatik 18:30era. Honetaz gain, arreta eta sostengurako talde mugikor berriak jarri ditugu martxan, Bilboko Udalak bazterketa larrian dauden kolektiboentzat prestatutako larrialdi-baliabideei estaldura emateko, talde horietan ere menpekotasun egoerak eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsona ugari baitaude. Gainera, gure profesional guztiak, bai menpekotasunen arlokoak, baita prebentzioaren eta nerabezaroaren arloetan lan ari direnek ere ere, telefono bidez ari dira arreta eskaintzen,  94 447 10 33 telefonoan eta online. Mesedez, arreta beharko lukeen norbait ezagutuko bazenu, ez izan zalantzarik telefono hau partekatzeko.

Gizakiaren hedabide digitalen eta sare sozialen bitartez, substantziekiko, jokoarekiko edo arrisku-portaerekiko mendekotasun-arazoak dituzten pertsonek eta familiek psikologoen, gizarte-langileen, hezitzaileen eta gure osasun-taldearen jarraibideak eta gomendioak jasotzen dituzte, egungo uneari hobeto aurre egiteko; izan ere, kasu askotan, koronabirusak sortutako ziurgabetasunak eta etxean konfinatzeko egunek larriagotu egiten dituzte aurretiazko zailtasunak.

#INOREZARRETAGABE

#ONLINEGAUDE

#ADIKZIOAK

#Covid19