Erdu proiektua jarri dugu martxan. Informa zaitez

Erdu proiektua jarri dugu martxan. Informa zaitez

Euskadin adikzioen arloan erreferenteak diren 4 erakundek (Gizakia, Etorkintza, Jeiki eta Agipad) partekatzen duten lurraldez gaindiko proiektua da, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzu eta Osasun Sailek finantzatu dute, COVID19aren krisiari aurre egiteko ezohiko laguntzen programaren barruan.

Euskadin adikzioen arloan erreferenteak diren 4 erakundek (Gizakia, Etorkintza, Jeiki eta Agipad) partekatzen duten lurraldez gaindiko proiektua da. COVID19aren krisiari aurre egiteko ezohiko laguntzen programaren barruan,  Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzu eta Osasun Sailek finantzatutako ekimena da. 

Gizakiak Bilboko Udalarekin garatutako esperientziatik sortzen da ERDU. Gizakiak jarduera-plan bat garatu zuen Bilboko Udalarentzat, COVID19aren krisirako prestatutako aldi baterako ostatu-baliabideetan egoten ziren adikzioak eta osasun mentaleko arazoak zituzten pertsonekin. Esperientzia hori hiru lurraldeetara zabaldu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak, Erdu Proiektuaren bidez. Adikzioetan adituak diren UNAD Euskadiko lau erakundek, Gizakia Fundazioak eta Etorkintza Fundazioak (Bizkaia), AGIPAD Fundazioak (Gipuzkoa) eta jeiki Fundazioak (Araba) sustatutako ekimena da ERDU.

 

ERDUk mendekotasuna duten pertsonen arazoei egokitutako jarduerak eskaintzen ditu, egungo osasun-krisiaren egoeran. Krisiaren ondorioz, orain arte jorratu gabeko egoerak sortu dira.

Egungo  krisiaren ondorioz, orain arte jorratu  gabeko  egoerak  sortu dira ,beraz,  ERDUk mendekotasuna duten pertsonen arazoei egokitutako jarduerak eskaintzen ditu.

  • Larrialdiko gizarte-baliabideen barruan edo kolektibo horientzat berariaz pentsatu ez diren baliabideen barruan adikzioekin lotutako arazoak.
  • Konfinamendu-egoerak mendekotasunak eragindako arazoak larriagotu dituzten pertsonak eta etxeak (substantziak eskuratzeko zailtasunagatik, kontsumo alternatiboak areagotzeagatik edo online joko eta apustuak egiteko aukeragatik).
  • Konfinamendu-egoerak mendekotasunak eragindako arazoak larriagotu ditu (substantziak eskuratzeko zailtasunagatik, kontsumo alternatiboak areagotzeagatik edo online joko eta apustuak egiteko aukeragatik).

Egoera horietarako, proiektuak 3 ildo nagusi planteatzen ditu:

  1. Gizarte-egoera berriaren aurrean mendekotasunak dituzten pertsonentzako komunikazio,  sentsibilizazio eta euskarri-kanpaina (programaren berri emateaz gain, arazoekiko sentsibilizazioa sustatuko du, orientabideak eskainiko ditu eta programarekin harremanetan jartzera motibatuko du, tratamenduak hasteko). Webgune espezifiko bat garatzen ari da proiektua aurkezteko eta kanpaina bat egingo da sare sozialetan  sentsibilizazio-mezuekin.
  2. Adikzioen arretarako unitate mugikor espezializatuak, hala behar duten baliabideetara joango direnak. Adikzioen arloan bertan egiten ari diren lanaren osagarri den arreta eskaintzeko, osasun- eta gizarte-babeseko sistemekin koordinatuta. 4,33 unitate mugikor onartu dira, 3 Bizkaian (2 Gizakian eta 1 Etorkintzan), 1 Gipuzkoan (Agipad) eta 0,33 Araban (Jeiki). Abian jarri aurretik, harremanak kudeatu dira administrazioekin eta baliabideak kudeatzen dituzten erakundeekin, espazio horietara Adikzioetan eta osasun mentalean espezializatutako balio osagarri bat gehitzeko asmoz.
  3. Adikzioei buruzko arreta telematikoa, orain arte  tratamendura hurbildu ez diren edo une honetan aurrez aurreko tratamendurik jaso ezin duten pertsonei eta kolektiboei hurbiltzeko. Harremanetarako eta loturarako lehen bide bat da, baina baita banakako zein taldeko tratamenduan aurrera egitea ahalbidetuko duen kanal bat ere. Proiektuak online arretarako ekipoak prestatu ahal izateko inbertsioak eta prestakuntza barne hartzen ditu, eta bide berean banakako eta taldekako arreta eta tratamendurako denborak ere jasotzen ditu, garapen esanguratsua izan behar baitu aurrez aurreko arretaren osagarri gisa eta bertaratzerik ezin  duten/nahi ez duten kolektibo batzuentzat.

 

Infografíak:

Helburuak :

ERDU Orokorra.

Unitate Mugikorrak :

Laguntza telematikoa :

 

Erdu aurkezpenaren albistea(18/05/2020):

https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/euskadi-refuerza-atencion-20200518142156-nt.html?ref=https:%2F%2Fwww.google.es%2F

 

Unitate Mogikorrak (piloto Bilboko Udalarekin):

https://www.youtube.com/watch?v=QfljYDuzDVM


Informazioa gehiago eukitzeko :

https://erduproiektua.eus

944 795 783

erdu@gizakia.org