BIKAINTASUNAREKIKO KONPROMISOAREN DIPLOMA

BIKAINTASUNAREKIKO KONPROMISOAREN DIPLOMA

Eman duen erakundea Euskalit. Bikaintasunerako euskal Fundazioa
Noiz

2012-Abe-18

Berritu

2017-Mar-16

Euskalit-Bikaintasunerako Euskal Fundazioa 90eko hamarkadan industria indartzeko Eusko Jaurlaritzak zuen kezkaren ondorioz sortu zen, kudeaketaren hobekuntza eta berrikuntza sustatu asmoz. Euskal erakundeetan hausnarketarako eta kontrasterako prozesuak sustatzen ditu edo hainbat aitorpen jasotzen dituzten kudeaketa-ereduen kanpoko ebaluazioa ere bai.

Konpromisoaren Diplomaren xedea da EFQM eredua erabiltzen duten euskal erakundeak aitortzea beren kudeaketa hobetzeko erreferentziazko marko gisa Bikaintasunerantz joateko konpromisoa hartu badute. Erakundeak baldintza hauek betetzen baditu, kanpoko kontrastearen ondorioz Bikaintasunarekiko Konpromisoaren Diploma lortu dezakete, nahi izanez gero:

  1. Erakundeko zuzendaritza taldeko kideetako bat gutxienez EUSKALITEKO Ebaluatzaileen Elkarteko kidea da.
  2. Erakundeak gutxienez hiru autoebaluazio egin ditu, azkenengoa gutxienez REDER matrizea erabiliz eta behar adinako dedikazioa eta zorroztasuna erabili diren ebaluazio hori egiteko.
  3. Zuzendaritza taldeak EFQM Ereduko trebakuntza jaso du.
  4. Ebaluatzaile taldeak ikusi du erakundeko zuzendaritzak Bikaintasunarekiko Konpromisoa duela.

Konpromisoaren Diplomak 2 urteko balioa du eskatzen denetik. Epe hau igarotakoan, erakundeak kanpoko ebaluazioa eska dezake edo kanpoko kontraste-zerbitzua jaso eta Konpromisoaren Diploma berri bat eskatu.

Estekak LINK