Áreas de actuacion

Jarduera-Eremuak

Beharretara egokitutako zerbitzu espezializatuak

*

Neurrira egindako kalitatezko zerbitzuak eskaintzen ditugu eta gure ikuspegiaren esperientzia eta diziplina-aniztasunaren balioa eransten diote..

ADIKZIOAK

Droga-mendekotasuna duten pertsonak eta familiak

Adikzioen alorrean droga-mendekotasun mota guztiak artatzen ditugu, baita alkohola eta substantziarik gabeko adikzioak ere. Adikzioekiko pertsonen kolektiboa heterogeneoa da eta zerbitzu mota desberdinak ditugu arreta integrala eta pertsonalizatua eskaini ahal izateko. Banako arreta-planei esker, arreta mota, intentsitatea eta eskakizun maila pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen dira. Gure zerbitzu-sorta zabalari esker, adikzioa uztea planteatu dutenez gain eragina murriztu eta beren bizi-kalitatea eta eguneroko funtzionamendua hobetu nahi dutenak ere artatzen ditugu.

1GAINBEGIRATUTAKO KONTSUMOA: CeSSAA

Adikzioak artatzeko zentro sozio-sanitarioa -ANDEN 1-, drogaren mende dauden pertsonek osasun-zaintzarekin drogak kontsumitu ahal izateko baliabidea da; Zentroak berak eskaintzen dizkie material esterilak.

Eskakizun txikiko baliabidea da eta kaltea murrizten du, heroina edota kokaina kontsumitzen dutenentzako da. Zuzenean sartu daiteke, zerbitzua erabiltzeko ez da aurretiazko baldintzarik behar, adinez nagusia izan behar da eta heroina edo kokaina kontsumo aktiboak izan (zainetik edo erreta).

Gainera, zerbitzu hau erabiltzaileen eta gizarte- eta osasun-baliabideen arteko zubia da, beren gizarte-egoera eta egoera pertsonala hobetzen laguntzen dute eta pertsona horrek nahi duen heinean bere gizarteratze prozesuan aurrera egiteko esku-hartzeak eskaintzen zaizkio.

Adikzio ororen ezaugarrietako bat da pertsonarentzat eta bere inguruarentzat kaltegarria den jokabidea geratzeko ezintasuna.

2OPIAZEON ORDEZKOEKIN TRATAMENDUA –TSO -

Opiazioen ordezkoak (metadona, buprenorfina, subexone...) ematen dituen programa, baita opiazioen mende dauden adinez nagusikoei babes osagarria ere, beren osasun fisikoa eta psikikoa eta bizi-kalitatea hobetzeko eta horrela gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko. Osasun Sailarekin kontzertatua, Bizkaiko Buru Osasun Sarekoa da.

TSO eskakizun txikiko programa da eta kaltea murrizten du, kontsumoa utzi nahi ez duten edo mendekotasunaz gain arazo larriak dituzten pertsonentzako da; arazo horien ondorioz, zailagoa da adikzioa uztea eta beren bizitza ere arriskuan egon daiteke. Beraz, gizartetik kanpo eta egoera larrian daudenei irekita dago, etxerik gabeak, espetxetik irten dutenak eta iragaitzazko bidariak barne.

3TRATAMENDU ANBULATORIOA

Tratamendu anbulatorioa eskaintzen da substantziei adikzioa dien banako planean dauden gizarterako ekintzekin aldi berean, pertsona horren arazoei berariaz heltzeko.

Balorazioa egin ondoren, drogaren mende egon eta horrelako tratamendua behar duten pertsonen kasuetan desintoxioko terapia farmakologiko anbulatorioa edo ospitalekoa hasten da, behar izanez gero.

Ondoren, eta pertsona bakoitzaren egituratze mailaren arabera (eta babes-sarerik izatearen edo ez izatearen arabera) eta esku-hartzeko banako planean adostutako helburuen arabera, erregimen anbulatorioko tratamendua eskaintzen da esku-hartze medikoarekin eta psikoterapeutikoarekin konbinatuta; esku-hartze hori nahiz banakoa nahiz taldekoa izaten da.

Tratamenduaren xedea da abstinentzia lortu eta mantentzeko motibatzea eta gizarteratzeko prozesuak hastea, sare sozio-sanitarioko baliabideekin sarean arituz.

4EGOITZAKO TRATAMENDUA: ERKIDEGO TERAPEUTIKOA

Imagen

Erkidego terapeutikoa Osasun Sailarekin kontzertatutako baliabidea da eta Bizkaiko Buru Osasun Sarekoa. Gordexolan dago, eta finkan ostatatzeko espazioez gain jardueretarako aretoak, patioak, lorategiak, kirolerako guneak, baratzea, negutegiak eta aparkalekua ditu.

Egoitza-erregimeneko 40 plaza ditu. Tratamendu intentsibo psikoterapeutikoa, mediko-sanitarioa, sozio-hezitzailea eta erlazionala eskaintzen du, eustea sustatzen duen egoitzazko espazioan.

Drogaren mende dauden adinez nagusikoei zuzenduta dago, errehabilitazio prozesua egiteko beren ohiko ingurutik aldendu beharra daukatenentzako da. Pazienteak erkidego terapeutikoan sartzeko, buruko osasun zentroek, ospitalizazio psikiatrikoko unitateek eta espetxeek eskatzen dute, balorazio teknikoaren emaitzen arabera hau denean paziente batentzako baliabiderik egokiena.

Erkidego terapeutikoak taldeko esperientzia sozial handian parte hartzeko aukera eskaintzen du, eguneroko bizitzako pedagogia erabiltzen eta eta herritartasunerako eta elkarbizitzarako hezten da. Erkidegoko dinamikaren protagonista eta subjektu aktibo bihurtzen da erabiltzailea, elkarri laguntzeko giroan parte hartzeko esperientzia bizi dezake: jasotzeaz gain, gainerakoei eman egiten baitie.

Erkidegoko erabiltzaileek tratamendua eta beren familiako eta gizarteko erantzukizunei erantzutea konbinatzen dituzte, eta profesionalki gaitzen dira kanpoko eta barneko trebakuntza-ikastaroetara joanaz. Honen guztiaren xedea da pertsonaren prozesu hezitzailea eta psikoterapeutikoa erraztea eta aldaketa pertsonalerako behar dituen baliabideak ematea.

5EGUNEKO ZENTROA

Eguneko Zentroan 27 plaza daude, Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmena eginda dago eta drogaren eta beste adikzioen mende dauden pertsonak gizartean sartzea sustatzen du beren familiatik eta gizartetik ahalik eta gertuen dagoen inguruan.

Babes handia eskaintzen duen egitura da, egunezkoa, eta ikuspegi integraletik uztartzen dira esku hartze okupazionalak, hezitzaileak, terapeutikoak eta gizarteratzekoak.

Eusteko eta laguntzeko gunea da, arretarako banako planen bidez pertsonek beren harremanetarako gaitasunak optimizatzeko jardueretan hartu dezakete parte, eguneroko bizitzarako ikaskuntza sustatu, autokontzeptua hobetu, beren osasun-egoera egonkortu eta gizartean dauden baliabideetara bideratu, pertsonei autonomia handiagoa emanaz eta gizarteratzea bultzatuz.

Eguneko Zentroan artatutako guztiek dute Gizakiak eskaintzen dituen beste zerbitzuetan sartzeko aukera (behar duten heinean): Lan-prestakuntza eta orientazioa, Aholkularitza juridikoa, Opiazeoen ordezko tratamendua eta Mediku zerbitzua.

6GIZARTERATZEN LAGUNTZEKO ZENTROA (GLZ)

Adikzioak dituzten pertsonak gizarteratzen laguntzeko zentroak (GLZ) Bizkaiko Aldundiaren gizarte hitzarmena du eta zerbitzu espezializatua da. Adikzioak dituzten pertsonen gizarteratze-beharrei erantzuten die eta babes diziplina-anitza eskaintzen die hasi kontsumo aktiboa dutenekin eta desintoxikatu eta ohitura galdu ondoren egiazko gizarteratzea egiteko azken unean dauden pertsonetara arte. 4 talde daude funtsean:

  • Edozein substantziaren kontsumo aktiboa duten pertsonak, arriskuak eta kalteak murrizteko ikuspegitik.
  • Drogaren mende dauden pertsonak, substantziak kontsumitzeari uztea xede dutela.
  • Substantzia psikoaktiboen abstinentzia lortu duten pertsonak, beren gizarteratzean lagun egitea behar dutenak.
  • Epe luzeko lagun egitea behar duten pertsonak, gehienetan buruko patologiaren batekin (patologia duala) edo ibilbide kronifikatuagoarekin.

Kasu guztietan gizarteratzeko banako planak egiten dira eta arreta sozio-sanitario integratua eskaintzen da.

Arretaren intentsitatea modulatzen du eta pertsonaren beharretara egokitzen du eskakizun-maila, arreta eteteko tasa txikiagoa izan dadin.

GLZk atxikimendua sustatzen du eta gizarteratze-prozesu osoan zaintzak jarraitu egingo direla bermatu ere bai. Era berean, buruko patologiak dituzten pertsonen kontsumoari aurre egiten dio abstinentzia partziala eta kalteen murrizketa oinarri hartuta.

7ESPETXEKO ESKU-HARTZEA

Bizkaiko eta Arabako espetxeetan egon eta adikzioak dituzten pertsonak artatzeko programa da. Esku hartzea espetxe barruan hasten da, eta bere xedea da zigor eta espetxe arloko legeak uzten duen heinean pertsona hori kanpora ateratzea eta gizarteratzeko prozesua espetxetik kanpo jarraitu ahal izatea.

Horretarako, gizartean eta lan munduan sartzeko ibilbide pertsonalizatua egiten da espetxean dauden pertsonentzat eta alderdi hauek izaten ditu: adikzioaren tratamendua, lanerako gaitzea eta gizarteratzen laguntzea.

Adikzio mota guztiak artatzeko zerbitzuen sorta zabala

8FAMILIEI BABESA

Programa honetan drogaren mende dauden pertsonen familiakoak artatzen dira eta baldintza bakarra adinez nagusia izatea da; adikzioa duena tratamenduan egon daiteke, espetxean edo kontsumitzaile aktiboa izan daiteke.

Adikzioa duten pertsonen aitak, amak eta bikoteak etortzen dira gehienetan (familiako beste pertsona batzuk ere parte hartu dezaketen arren), babes bila etortzen dira eta sufrimendu eta hauskortasun maila handia izaten dute. Programak hau eskaintzen die:

  • banako orientazioa eta aholkularitza.
  • Trebakuntza-zikloak, adikzioei buruzko informazioarekin eta familiako esku-hartzeei buruzko estrategiak.
  • Talde psiko-hezitzaileak drogaren mende dauden pertsonen familiakoentzat.

Finantzatzaile nagusiak

PREBENTZIOA

Nerabeak eta familiak

Gizakia Fundazioko Prebentzio Arloa nerabezaroko problematikak artatzen espezializatuta dago; arazo horiek gainditzeko lanean jarduten da nerabearekin, bere familiarekin eta inguruarekin.

Prebentzio maila desberdinen artean, Arlo honetako jarduerak Adierazitako Prebentzioaren alorrean sartzen dira eta gazteen arreta pertsonalizatua dute ardatz; gazte hauek arriskuzko jokaerak izaten dituzte eta epe ertain edo luzean nahasmendu bihurtu daitezke. Esku-hartzearen xedea, beraz, krisia etetea eta arazoa etorkizunean ez errepikatzea da.

1ORIENTAZIOA ETA AHOLKULARITZA

Zerbitzu honetan gazteei eta familiei entzun eta lehenengo orientazioa ematen zaie, jokaera arriskutsuak eta familiako egoera gatazkatsuak hauteman eta aurre egiteko, kronifikatu aurretik.

Orientazio eta aholkularitza jarduerak hauei zuzenduta daude:

  • 12-21 urte arteko nerabe eta gazteei, jokaera arriskutsuak eta gizarteko eta familiako harremanetan arazoak badituzte.
  • Kezkatutako familiak, beren seme edo alabetan jokaera arriskutsu horiek hauteman dituztenak edo harremanetan arazoak dituztenak.
  • Nerabeekin harremanak dituzten zentro edo pertsonak izan eta arrazoi profesionalengatik orientazioa behar dutenak.

Amaierako emaitza planteatutako egoeraren balorazio globala da; aurrez nerabeak eta bere familiak aztertu eta hausnartu egiten dute eta nerabezaroan espezializatutako profesional batekin kontrastatzen dute. Aholkularitza honi esker, jarraibide hezitzaileak ezarri daitezke familian esku-hartze laburra izateko; baina beharrezkoa izanez gero, epe luzeagorako esku-hartze plana egin daiteke.

Zerbitzu hau Gizakiako prebentzio arloko lokaletan eta zerbitzu hau kontratatu duten udalerrietako lokaletan dago.

2ESKU-HARTZE PSIKOSOZIAL ETA TERAPEUTIKOA

Babes psikoterapeutikoa eta hezkuntza arlokoa eskaintzen zaie nerabeari eta bere familiari, nerabearen heldutasuna sustatzeko, jokaera arriskutsuak murrizteko eta familiako,eskolako, gizarteko eta arlo pertsonaleko gatazkak murrizteko, adingabearen edo bere inguruaren faktore babesleak hazi edo orekatzeko arriskuzko faktoreekiko eta familiako komunikaziorako bideak hobetzeko.

Esku-hartze psikosozial eta terapeutikoko jarduerak 12 eta 21 urte arteko nerabe eta gazteentzako dira, jokaera arriskutsuak badituzte eta gizarte eta familiako harremanetan zailtasunak badituzte; hauen familientzako ere badira, gazteekin banako esku-hartze plana hasi bada.

Esku-hartzeak malguak eta dinamikoak dira, nerabearekin koherentzian eta banakoak edo taldekoak izan daitezke gazteekin eta familiekin banaka, familia unitatearekin batera lana egiteko espazioetan ere egin daitezke esku-hartze horiek.

Una intervención temprana sobre los problemas evita que estos aumenten.

Finantzatzaile nagusiak

Beste laguntzaileak

LAN-MUNDUAN SARTZEA

Lan-merkatutik kanpo dauden pertsonak

Lan-munduan sartzeko arloaren xedea da lan-mundutik kanpo dauden edo egoteko arriskua duten pertsonak lan-munduan sartzea eta ondoren hor mantendu daitezela sustatzea. Pertsona horrek gaitasunak garatuz joan behar du eta autonomia, autoestimu eta erantzukizun maila handiagoa lortu behar du, gizartean eta lan-munduan sartzeko.

Arlo honetako ekintzen hartzaileak hauek dira:

  • Gizakia Fundazioaren programetan adikzioengatik tratamenduan dauden pertsonak.
  • Lanbidetik eratorri eta lan-merkatutik kanpo daudenak edo egoteko arriskua dutenak.
  • Arloko erabiltzaileak kontratatu ditzaketen erakunde/enpresa pribatuak eta publikoak.

Hiru prozesu dauden arren, koordinatuta aritzen dira eta ahalik eta etekinik handiena lortzen da bertako sinergiekin eta erabiltzaileei esku-harze integrala eskaintzen zaie.

1ENPLEGURAKO ORIENTAZIOA

Erabiltzaileari lagun egin nahi zaio gaitasun pertsonalak, sozialak eta laboralak garatzen enplegurako aukerak izan ditzan eta lanpostu bat lortu eta mantentzeko aukerak izan ditzan. Jarduera hauek garatzeko, Lanbideren orientazioko zentro laguntzailea gara.

Banako eta taldeko jardueren bidez zerbitzuko erabiltzaile bakoitzaren trebakuntza eta lan arloko behar bakoitzaren diagnostikoa egiten da, trebakuntza eta lan arloko ibilbidea egin eta garatzen laguntzen zaio eta pertsonaren enplegagarritasuna hobetzeko baliabideak eskaintzen dira; horretarako, behar diren teknikak erakusten zaizkie eta enpleguaren bilaketa aktiboa egiteko tresnak ere bai.

Enplegu zentro bat ere badugu eta pertsonen esku daude enplegua bilatzeko baliabideei buruzko autokontsultarako tresnak, lan-merkatuko informazio-tresnak, bibliografia, argitalpenak, liburuak, eguneroko prentsa, buletinak, trebakuntza eta enplegu arloko aldizkari espezializatuak, enplegu eta trebakuntza arloko informazio guztia eskuratzeko ekipamendu teknologikoak, eta orientatzaile baten babesa, lan-munduan sartzeko ibilbidean lagun egiteko.

Enplegagarritasuna hobetzeko trebakuntza; lan-munduan sartzea errazten duten pertsonen arteko harreman egokietarako jarrerak, ohiturak eta jokabideak berreskuratzeko jarduerak eta kualifikazio eta gaitasun profesional hobea izateko trebakuntza ekintzak ahalbideratzen dituzten jarduerak eskaintzen ditu.

Horretarako, trebakuntza-jarduera zenbait egiten da urtero; batzuk oinarrizko edukia izaten dute, hala nola, enplegua bilatzeko eta lan-munduan sartzeko ofimatika, komunikazioko gizarte-trebeziak edo DBH, Batxilergo, heziketa zikloetan sartzeko... banako tutoretzak.

Beste batzuk berariazko lanerako prestakuntzarako izaten dira, Lanbideren trebakuntzarako zentro lankideak garenez: hauek aipatu ditzakegu: mintegi eta lorategietako langilea, bulego-laguntzailea, sukalde-laguntzailea, soldadura elektrikoa eta erdi-automatikoa, eraikin eta lokalen garbiketa edo barneko pintura dekoratiboa.

Enplegua gizarteratzea sustatzen duen eskubidea da.

Finantzatzaile nagusiak

Beste laguntzaileak

2PROSPEKZIOA, BITARTEKARITZA ETA ENPLEGUAREN JARRAIPENA

Enpresen sentsibilizazioa, aholkularitza eta lagun egitea ditu oinarri, nekez sartu daitezkeen taldeetako pertsonak kontratatu ditzaten.

Enpresekin eta erakundeekin harremanetan jartzen gara, gizartetik kanpo dauden edo egoteko arriskua duten pertsonak eskatu ditzaten, eta lan-bitartekaritza egin ondoren kontratazioen banako jarraipena egiten da, delan langilearen dela enpresaren ikuspegitik.

Estatuko enplegu zerbitzu-publikoak baimendutako kolokazio-agentzia gara, Lanbideren zentro lankidea eta La Caixaren Euskadiko Incorpora programan parte hartzen dugu.

Financiador principal

AHOLKULARITZA ETA PRESTAKUNTZA

Biztanleria, oro har.

Arlo honetako ekintzen xedea da gizartea kontzientziatzea adikzioen arriskuei buruz, bizi-ohitura osasuntsuagoak sustatzea eta arriskuzko jokaerak goiz hauteman eta esku-hartzearen garrantziaz ohartaraztea. Horretarako, Gizakia Fundazioko trebakuntza eta aholkularitza arloak bere esperientzia osoa jartzen du egin nahi den proiektuaren esku eta jarduera-lerro zenbait garatzen du, hala nola, sentsibilizazio-kanpainak eta jardunaldiak, jardunaldi teknikoak, trebakuntza- eta aholkularitza-planak.

1TREBAKUNTZA ETA SENTSIBILIZAZIOA

Trebakuntzarako ekintzak egiten dira, eskatzen duen erakundearen arabera diseinatzen dira eta nerabeen arazoak, prebentzioa, osasunerako heziketa eta adikzioak oro har aztertzen dira.

Prebentzioko Tailerretako gaiak droga-mendekotasunen ingurukoak izaten dira, nerabezaroko harreman afektiboak, aisia eta denbora librea, oldarkortasuna, inteligentzia emozionala, gelako gatazkak eta bitartekaritza, teknologia berrien erabilera, substantzien kontsumoa lanean, etab.

Jarduera hauek hainbat motako taldeei zuzenduta egoten dira:

  • ikasleak, gurasoak eta irakasleak edo tokiko erakundeak;
  • gizarte eta osasun arloko erakunde eta profesionalak.
  • enpresak: droga-mendekotasunaren prebentzioan trebatu eta sentsibilizatu: zuzendaritza-taldeak, bitarteko agintariak, sindikatuen ordezkariak, zerbitzu medikoak eta langileak, oro har.

Era berean, sentsibilizazio-ekintzak egin eta sustatzen ditugu biztanleriarentzat oro har, hala nola, jardunaldiak, kanpainak, bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko kirol-ekitaldiak...

2HOLKULARITZA TEKNIKO ESPEZIALIZATUA

Aholkularitza teknikoa hauei zuzenduta dago:

  • Tokiko herri administrazioei: prebentzio komunitarioko planak egiteko, droga-mendekotasunari buruzko tokiko planetarako edo udalerrietan droga-mendekotasun arloan prebentzioa eta gizarteratzea hobetzeko programetarako.
  • Enpresak: aholkularitza teknikoa droga-mendekotasunari aurrea hartzeko ekintzak egiteko laneko arriskuei aurrea hartzeko planetan.
Gure esperientzia eta ezagutza gizartearen esku jartzen dugu.