Gizakia Fundaziotik Bilboko Elizbarrutiari eskerrak ematen dizkiogu, adizkioen elizbarrutiko jardunaldia eta Gizakia Helburu Bizkaiaren aldeko ekimenaren bitartez, egun batzuetan zehar, adikzioren bat pairatzen duten pertsonen errealitateari atentzioa jartzeko aukera emateagatik.
Bizkaian pertsona askori eragiten dion arazo bat izaten jarraitzen du. Horren froga da adikzioak dituzten 1.000 lagun eta 116 nerabe baino gehiago, zeintzuk 314 gurasoekin batera 2016an zehar Gizakia Fundazioak kudeatzen dituen hainbat programen bitartez erantzun bat jaso dute. Bizitza askorengan eragina duen arazo konplexua da ikuspegi integral eta integratzaile batetik lana eskatzen duena.
Gizarteak kontsumo batzuen garrantzia gutxiesten duen bitartean, eta baita aisialdi esparruen barruan onartu ere, kontsumoa bera arazo bihurtzen denean, adikzioak dituzten pertsonak baztertu eta alde batera uzten ditu. Gure gizartearen “bazterkinaren” parte izatera pasatzen dira eta haien arazoa ezkutatzeko beharra sentitzen dute, haien ahuleziak ez erakustearena, “erabili eta bota” egiten duen gizarte honetan. Espiral batetan harrapatutako pertsonak dira, haien eta ingurukoen sufrimendua badagoen ere, ez dira haien portaera kontrolatzeko gai. Gehiago jakin nahi baduzu, egizu click hemen.
Egun honetan, pertsona hauek eta haien familiak erdigunean kokatu nahi ditugu. Haien bizitza berreskuratzera eta gizarteratzen laguntzera deituak gaude. Frantzisko Aita Santuaren hitzetan:
…Menpeko pertsona bakoitzak istorio pertsonal ezberdin bat dakar berarekin, entzuna izan behar duena, ulertua, maitatua eta ahal den heinean osatua eta purifikatua. Pertsona bakoitza bere duintasunean baloratua eta estimatua izan behar da osatua izateko. Pertsonaren duintasuna topatzera etorri gara. Duintasun bat izaten jarraitzen dute, inoiz baino gehiago, Jainkoaren seme-alabak diren heinean… Gizarteratze oso eta seguruaren alde lan egitea ezinbestekoa da, poztasuna eta garai batean galdutako duintasuna berreskuratu dezaten (Zientzien Akademia Pontifizialak antolatutako mintegia “Narkotikoak: gaitz mundial honen arazoak eta konponbideak ” gaia izanik 2016ko azaroaren 24an)
Gizakia Fundazioan pertsona hauen istorioak entzuten ditugu, haien prozesuak laguntzen ditugu eta haien bizitza proiektuetan apustua egiten jarraitu nahi dugu, guztiona den etxe honetan, oturuntza mahaian, lekua izan dezaten.1985az geroztik horrela egin dugu eta zuen laguntza eta elkartasunezko ekarpena eskatzen dugu, hori posible izaten jarraitzeko.
Eskerrik asko