Bizkaiko Elizaren Erakunde Sozialen II. Urteroko Topaketan (pasadan ekainaren 11an ospatua), zeinetan Gizakia Fundazioak parte hartu zuen Elizarekin batera arlo sozialean lanean diharduten beste 20 erakunderekin, zeintzuen artean Bidesari, Cáritas, Diocesana de Bilbao, Argia edo Centro Ellacuría aurkitzen diren, irakurketa kritiko bat egin zen egungo errealitatearen inguruan eta Manifestu bat eratu zen, zabaldu nahi izan dena. Manifestuan (zeinetara
hemen klikatuz heldu daitekeen) erakundeok egungo errealitatearen analisi bat egiten dugu zeinetan “kezkaz antzematen dugu krisi egoera honetan egoera bat eratzen ari dela non egoera txarrean dauden pertsonak estigmatizatu eta baztetzen ari diren”. Topaketan, ikusi egin zen Arlo Sozialean hartzen ari diren neurriak “eskubideen murrizketa eta parte-hartze sozialaren esklusioa dakarten” eta “krisiaren eraginak gehitzen bazaizkio sistemaren murrizketen ondorioz ager daitezkeenei, haustura sozial batetara heldu gaitezke”. Manifestua irakurtzera eta zuen ideiak gurekin konpartitzera animatu nahi zaituztegu gure erreflexioak aberastu ditzagun.