Elizbarrutiko jardunaldia Adikzioak 2023. "Ez itxi begiak adikzioei"
Azaroaren 5ean, domekaz, Adikzioen aldeko Elizbarrutiko Jardunaldia ospatuko da Bizkaiko parrokia guztietan, Gizakia Fundazioaren alde. Hasiera batean, jardunaldi hori Gizakia Helburu programaren alde egiten zen, urte askoan Fundazioak sustatutako programa bakarra izan baitzen, baina gaur egun, hainbat lan-arlori erantzuten die erakundeak bere zerbitzu eta programa desberdinekin.
Jardunaldi honetan errealitate horri begiratzera gonbidatzen gaituzte, mendekotasuna duen pertsona bakoitzaren atzean etorkizun oso bat dagoelako itxaropenarekin, komunitatearen laguntza ekonomiko eta boluntarioarekin errealitate bihur daitekeena. Bizkaiko Elizatik uste dugu adikzioak dituzten pertsonek euren bizi-proiektua berreraiki daiela eta aukera bat ematen bazaie, familia-, komunitate- eta lan-ingurune normalizatu batera itzul daitezala. Egin dezagun errealitate Gizakia Fundazioarekin elkarlanean.
Unea da begiak ireki eta kontziente izateko adikzioa uste duguna baino askoz zabalduagoa dagoela, egunero gurutzatzen garen pertsonei eragiten diela eta ezkutatu egiten dela, gizartearen arbuioaren lotsagatik, beranduegi den arte. Ez da arazo bat hitz egitea edo erraza izatea laguntza bilatzeko edo eskatzeko ekimena hartzea. Adikzio-nahasmenduak dituzten pertsonen estigmatizazio soziala ezin da alde batera utzi, eta ez da ahaztu behar.
Mezenasgoko lehentasunezkotzat jotako erakundea izanik, dohaintzek zenbatekoaren % 45 arintzen dute PFEZ aitorpenean.
Egin zure dohaintza Egin zure dohaintza Lagundu | Gizakia