Skip to main content

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuak DEITU zerbitzua aurkeztu du Gizakia Fundazioaren lokaletan

Albisteak
Apirilaren 1ean, Gizarte Gaietako jarduneko Sailburu Javier Madrazo jaunak Deustuko Madariaga etorbidean dauden lokalak bisitatu zituen, drogei buruzko informazioa ematen duen DEITU zerbitzua bertatik bertara ezagutzeko. Aipatu bezala, zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuen zorroan sartu berri da.

Gizarte Gaietako jarduneko Sailburu Javier Madrazo jaunaren argazkiaSailburua Droga Gaietako Zuzendari Carmen Vicioso andrearekin batera joan zen, eta bide batez, DEITU zerbitzuaren aurkezpena egin zuen bertan zeuden komunikabideen aurrean.  

Zerbitzu horrek berehalako arreta telefoniko profesionala eskaintzen du. 2000. urtean jarri zen martxan Gizakia Fundazioaren eskutik, A Tiempo izenarekin.  902 47 18 18 zenbakiaren bidez, eta dei lokal baten prezioan, hauxe lortuko duzu: aholkularitza, orientabidea, informazioa eta, hala badagokio, droga-arazoak dituen pertsona horrek etxetik hurbilen dituen baliabide espezializatuak erabili ahal izatea.
GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu