Skip to main content

Gizakia Fundazioak argitaratzen du bere 2011ko Ekintzen Memoria

Albisteak
1

Guztira, 5.557 pertsonen premiei erantzun ziren (aurreko urtean baino %10 gehiago)

Gizakia Fundazioak bereUrteko Ekintzen Memoria argitaratzen du non egindako lana zehatz-mehatz azaltzen den eta Fundazioak drogomenpekoekin, portaera arazoak dituzten nerabeekin eta familiekin aurrera daramatzan programen daturik garrantzitsuenak azaltzen diren. 2011. urtean Gizakiak lantzen dituen programa ezberdinetan (aipagarrienak Proyecto Hombre de Bizkaia eta Nerabeentzako Atentzio Programa – Hirusta dira) 5557 pertsonen premiak erantzun dira (aurreko urteko datuekin alderatuz, %10 gehiago).
  • PERTSONA DROGOMENPEKOAK ETA BERAIEN FAMILIAK  ..........  1645
  • NERABEAK ETA BERAIEN FAMILIAK  ............................................  573
  • LAN MERKATUTIK BAZTERTUTAKO PERTSONAK  ..........................  356
  • POPULAZIOA OROKORREAN  ..................................................... 2983
Pertsona drogomenpekoen profilari dagokionez, honakoa izaten jarraitzen du; 31 eta 48 urte arteko gizonezkoak. Gizonezkoak %86a errepresentatzen dute eta gainontzeko %14a emakumezkoak dira. Kokaina, heroina eta alkohola moduko sustantziak izan ziren tratamendu gehien behar izan zituztenak. Erantzun emandako pertsonen artean, hezkuntza maila txikiko pertsonen kopurua hazi egin zen eta horrek  bakarkako interbentzio planen indartzea eragin zuen. Tratamendua hasterako momentua, pertsonen %51a langabezian zegoen. Drogen menpekotasuna izateaz aparte, gaixotasun mentala ere zuten personak, lagundutakoen %37a izan zen.Nerabeentzako Atentzio Programan hazkundea aipagarria izan da. Lagundutako familia kopurua %20a hazi zen. Drogen kontsumoarengatiko portaera ezegokia, jarrera erasokorrak edo lapurreta txikiak seme-alaben partetik, izan ziren familia hauek kontsultara etortzearen arrazoiak. Informazio gehiagorako:
Telefonoa: 94 447 10 33
Posta elektronikoa: fundacion@gizakia.org
GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu