Gizakia Fundazioak eta beste ehun Hirugarren Sektoreko erakundeak administrazio publikoen aurrean Kalitate Eginkizuna sinatzen dute
Joan den ekainaren 30ean ehundik gora gizarte-entitate, GKE, eta Hirugarren Sektoreko Sareen arduradunek “Kalitate Eginkizuna” izeneko dokumentua sinatu zuten Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundi eta Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioko arduradunen aurrean. Testua kalitatearekin eta kudeaketaren hobekuntzarekin loturiko zenbait ekimen ikusarazteko eta horien inguruan hausnarketa egiteko kezkarekin sortu da. Izenpetze-ekitaldia gaur egin zuten Bilbon, “Bolunta” Bizkaiko Boluntariotzarako Agentziaren ekitaldi-aretoan hain zuzen, eta bertan honako hauek parte hartu zuten: Juan Maria Aburto, Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatua; Fernando Fantova, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuordea, Nerea Hormaetxe, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioko ordezkaria, eta ekimena bultzatu duten gizarte-sareetako hainbat arduradunek. Ekitaldia “Hirugarren Sektorea, Kalitate Atsegina” leloa zuen topaketa-ekitaldiaren baitan burutu da eta administrazio publiko, eragile eta gizarte-eragileei zuzendu zen. Konpromisoaren helburuak honako hauek dira:
- Hirugarren sektoreko erakunde eta sareek esparru horretan daukaten tradizioa ikusaraztea
- Zenbait urtez geroztik horietako batzuk egin duten ahalegina azaldu eta ezagutarazi.
- Erakundeen kultura eta errealitatera egokituriko arau, eredu eta tresnen, eta hirugarren sektoreko erakundeei zuzenduriko edo irekitako laguntza sistemen beharrizana adierazi.
“Kalitate Eginkizuna” izeneko testuaren taxutze-prozesua azaldu eta irakurri ostean, 13 sareetako eta 46 erakundeetako ordezkariek -Gizakia haien bitartean- konpromisoarekiko atxikimendua adierazten zuten dokumentuak sinatu zituzten.