Eskuragarri dago 2019ko arreta datuen buletina. Gizakia Fundazioaren jarduerak % 87tik gorako gorakada izan du aurten, batez ere formakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzetan izandako gorakadaren ondorioz. Arlo horretan lan egin duten pertsonak 1.830etik 5.818ra igo dira, Bilboko Udalarekin bigarren hezkuntzan adikzioak lantzeko prebentzio tailerrak egiteko kontratua sinatzearen ondorioz.
Esku-hartze zuzeneko eremuetan, % 8ko gorakada erregistratu da, arreta-programa pertsonalizatuekin eta espezifikoekin: jokoarekiko mendekotasuna (ludopatia), online jokua (apustuekin eta apusturik gabe), alkohola, kokaina eta kannabisaren tratamendua, adikzioen errealitateari genero-ikuspegiarekin aurre egitea eta nerabezaroan arrisku-portaerak artatzeko programa espezifikoak, indarkeria-egoeretan dauden nerabeei eta gazteei (13 eta 21 urte bitartekoak) arreta emateko programa pilotu berri bat barne.
Arreta-datuen buletinean sar zaitezke Argitalpenak atalaren bidez edo hemen klik eginez.
Oharra: COVID-19ko krisiaren aurrean, jardunean jarraitzen dugu.
#NadieSinAtencion #CuidemonosOnline
Era berean, jakinarazi nahi dizugu ezen, COVID-19ren ondorioz bizitzen ari garen salbuespenezko egoerak direla eta, CeSSAA aretoan zerbitzua zabaldu dugula astelehenetik igandera 09: 00etatik 18: 30era, eta arreta- eta euskarri-ekipo berriak jarri ditugula martxan Bilboko Udalak bazterketa larrian dauden kolektiboentzat prestatutako larrialdi-baliabideei estaldura emateko. Talde horietan ere adikzioak eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsona ugari daude baitaude. Gainera, gure profesional guztiak, adikzioen edota prebentzio eta nerabezaroaren arlokoak, telefono bidez ari dira arreta eskaintzen, 94 447 10 33 telefonoan eta online. Mesedez, laguntza behar duen inor ezagutzen baduzu, ez izan zalantzarik telefono hau partekatzeko.
Gizakiaren kanal digitalen eta sare sozialen bidez, substantziekiko, jokoarekiko edo arrisku-portaerekiko mendekotasun-arazoak dituzten pertsonek eta familiek psikologoen, gizarte-langileen, hezitzaileen eta gure osasun-taldearen jarraibideak eta gomendioak jasotzen dituzte, egungo uneari hobeto aurre egiteko; izan ere, kasu askotan, koronabirusak sortutako ziurgabetasunak eta etxean konfinatzeko egunek larriagotu egiten dituzte aurretiazko zailtasunak.