Gizakiak 2023an berritu du Auditoria Sozialaren zigilua
Gizakiak 2023an berritu zuen Auditoria Sozialaren zigilua, REAS Euskadik egindako azterketa-prozesua gainditu ondoren.
Urteko prozesu horren bidez, gure misioaren zentzua eta balioak erakundearen esparru guztietan, baita lan-arloan eta arlo ekonomikoan ere, ager daitezen zaindu nahi dugu. Kudeaketaren eraginkortasuna eta kalitatea bilatzeaz gain, gure lan egiteko moduak aldaketa sozialarekin dugun konpromisoa islatzea nahi dugu, pertsonek zentroa okupatu behar baitute.
Auditoretza sozialak Gizakian lan egiteko modua aztertzen du, 6 dimentsio ebaluatuz: Ekitatea, Lan duina, Iraunkortasun ekologikoa, Lankidetza, Aberastasunaren bidezko banaketa eta Ingurunearekiko konpromisoa. Inbertsio-ahalmen mugatua duen erakundea gara, ez baitugu aldaketa handiak ahalbidetzen dituen geldikinik. Hala ere, erne egon nahi dugu printzipio horiek gure ekintza inspiratzen jarrai dezaten. Horregatik, lanean jarraitzen dugu Gizakia "bihozdun erakundea" izaten jarrai dezan, zerbitzatzen ditugun pertsonekin, hura osatzen dugun giza taldearekin, gizartearekin eta gure ingurunearekin konprometitua.
#SinFiltros #FiltroBarik #auditoriasoziala2023