Gordexolako Komunitate Terapeutikoari esker ona emateko ekitaldia – Bizkaiko Gizakia Helburu proiektuaren 25. urteurrena
Bi lagunek, Roberto Cámarak eta Ainara Sánchezek, Gizakia Helburu proiektuaren filosofia irakurri zuten bi hizkuntzetan. 21 eta 4 urte egon dira, hurrenez hurren, Hezitzaile bezala lanean Komunitate Terapeutikoan.
Gizakia Fundazioko programen zuzendaria den Estibaliz Barronek aurkeztu zuen erakundeak 25 urte hauetan egindako lana. Nabarmendu zuenez, “hastapenak ez ziren errazak izan: baina lehen ezbeharrak gorabehera, Gizakia Helburu proiektuak gogotik egin zuen lan drogen mende erortzen ziren pertsonei laguntzeko”. Dena dela, 25 urte estatistika eta zenbaki soiletara murriztu ezin badira ere, 25 urteotan 8.000 lagun baino gehiago bertaratu dira Gizakia Helburu proiektura, eta horietatik 5.000 hasi dira tratamenduan. Fundazioko boluntarioak ordezkatuz, gaur egun Patronatuko kidea den Isabel Reyk hurbiltasun, afektu eta entrega hitzak igorri zizkien entzuleei. Halaber, Fundazioaren lana etengabe babesten duten zenbait erakunderen ordezkariek ere hitz egin zioten publikoari: Juan Mª Aburto –Gizarte Ekintzako Foru Ahalduna-, Celina Pereda –Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaria- eta Iñaki Aretxederra – Gordexolako Alkatea-. Horiek guztiek mirespena adierazi zuten denbora honetan egindako lanagatik, eta zalantzarik gabe, historiaz, nostalgiaz, oroitzapenez, eta poz eta esker oneko sentimenduez beterik egon ziren haien hitzak. Azkenik, Bilboko Gotzain Mario Iceta Monsinoreak ibilbidea egin zuen erakundearen historiatik, eta eskerrak eman zizkien erakunde eta instituzioei, 25 urte hauetan Bizkaiko Gizakia Helburu proiektua garatzen laguntzeagatik.Ongietorriaren eta esker oneko ekitaldiaren ostean, “Orquesta 207” musika-taldeak emandako bost piezako kontzertuarekin gozatu zuten bertaratuek; izan ere, talde horretako kidea da Edu Alonso –Gizakia Fundazioko antzinako langilea-. Ondoren, luncha prestatu zuten gaur egun Komunitate Terapeutikoan beren ibilbidea egiten ari diren lagunek.