Maiatzean jartzen da martxan Gizakia Fundazioaren proiektu berri bat. Hazten dauka izena. Etxeko indarkeriaren biktima diren eta gainera adikzioak tarteko dituzten emakumeentzako indarberritze eta gizarteratze zentroa da.
Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ongizate Sailak sustatu du proiektua eta Gizakia Fundazioak kudeatuko du, indarkeriaren biktima diren emakumeenganako gizarte zerbitzuen barruan.
Hazten doako zerbitzua izango da erabiltzaileentzat eta egunean 24 ordu egongo da erabilgarri, urteko 365 egunetan. Tratamendua, babesa eta akonpainamendu zerbitzuak emango ditu, talde multiprofesional baten bidez. Psikologo kliniko bat, gizarte langile bat eta sei gizarte hezitzaile dira, egun osoa horretara daudenak. Taldea osatzeko, psikiatra bat, abokatu bat, lanerako eta prestakuntzarako orientatzaile bat eta laguntzaileak daude.