Skip to main content

Jardunaldiak –Buruko Nahastea eta Droga Mendetasunak- Bizkaiko Gizakia Helburu proiektuaren 25. urteurrena

Albisteak
1

JARDUNALDIAK – Buruko Nahastea eta Droga Mendetasunak
(2010eko azaroak 25 eta 26)

Bizkaiko Gizakia Helburu proiektua abian jarri zeneko 25. urteurrena oroitzeko ekitaldien harira, jardunaldi hauek antolatu ditu Gizakia Fundazioak: Buruko Nahastea eta Droga Mendetasunak. Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean egingo dira 2010eko azaroaren 25 eta 26an.
Logo 25 Aniversario Proyecto Hombre (Abrazo y Logo Gizakia)Jardunaldi hauen helburua da batera hausnartzeko topagune bat sortzea, patologia duala duten pertsonak gizarteratzeko zailtasunen inguruan. Hainbat diziplinatako langileei zuzenduta dago, baita talde horrekin nola edo hala harremanak dituzten boluntarioei ere. Azken urteotan, patologia dualaren onarpenak eztabaida sakona sortu du, diagnosi egokiaren eta esku-hartzeen eraginkortasunaren inguruan. Alde batetik, gaixotasun hori gailentzen ari delako, eta bestetik, patologia duala duten pertsonek arrisku handiagoa dutelako berriro gaixotzeko, ospitaleratzeko, indarkeriarako, kartzelaratzeko, eskale izateko, osasun arazoak izateko eta hiltzeko. Horrek izugarri zailtzen du talde hori gizarteratzeko prozesua. Oso kezkagarria da, batez ere, talde horren areagotzea presoen artean. Beraz, diagnosi duala duen pertsonak esku-hartze integrala behar du, arazo gehigarriak osorik aintzat hartzeko. Halaber, nahitaezkoa da pertsona horiek eta beren familiak zaintzen dituzten erakundeek erantzun koordinatuak ematea. Horrela, gaur egun pairatzen duten gizarteko estigmatizaziotik eratorritako arazoak gaindituko dituzte. Informazio gehiago duzueinformazio-eskuorrian.
NORENTZAT
  • Droga-mendetasunez eta buruko osasunaz arduratzen diren sareetako langileak.
  • Droga-mendetasuneko teknikariak.
  • Gizarte-zerbitzuetako teknikariak.
  • Bazterkeriaz arduratzen diren gizarte-ekimeneko erakundeetako langile eta boluntarioak.
  • Espetxean lan egiten duten gizarte-ekimeneko erakundeetako langile eta boluntarioak.
  • Gizarte- eta osasun-zerbitzuetako langileak.
  • Kolektibo honekin lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako taldeak.
  • Buruko gaixotasuna edo droga-mendetasuna duten pertsonen senideak eta elkarteak.
  • Unibertsitateko irakasle eta ikasleak...
Jardunaldi datuak: lekua, dataIZENA EMATEA DOHAINIK Eskaerak jasotzeko hurrenkeran onartuko dira: telefonoz, 944 057 117, edo e-mailez, 25jornadasgizakia@eventia.es

GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu