Pasadan maiatzaren 8an Gizakia Fundazioan Maratoi Solidarioen Elkarteko kideen bisita izan genuen, Javi Conde buru zela, beraien proiektuaren babesle moduan diharduten enpresen kolaborazio txeke bat emateko. Proiektuak alde bikoitza du, alde batetik kirol arlokoa eta bestetik gizartekoa: • Kirol arloa, kirola sustatzean datza gainditze pertsonala bilatuz, inoiz Joko Olinpikoak edota Paralimpikoak ospatu dituzten hirietan egiten diren maratoietan parte hartuz. • Gizarte arloa, lasterketa ezberdinetako mozkinak (babesle diren enpresen diru-laguntzetatik lortua) GKE ezberdinei igorriz. Egindako batzarrean Fundazioak aurrera daramatzan programen inguruan interes handia azaldu zuten eta prest agertu ziren babesle diren beste enpresekin bitartekari lanak egiten gurekin elkarlanean aritu daitezen. Javi Conderen ekimenaren inguruko informazio gehiago topa dezakezue honako web helbidean:
www.maratonessolidariosjaviconde.org