2020 urtera begira, la Caixa-ko “Incorpora” programara batzeko hitzarmen berria sinatu dugu otsailaren 9an Gureak enpresako Donostiako egoitzan.
Programa orain dela 14 urte sortu zen eta bertan dihardu Gizakia Fundazioak lanean jadanik 11 urte, Euskadiko beste 14 entitate sozialekin batera. Lan-munduan murgiltzeko zailtasunak dituzten pertsonen emplegagarritasuna hobetzeko asmotan.
Beste urte betez, la Caixa-ko Gizarte Ekintzak "Incorpora" programako EUSKADI SAREA zoriondu du, azpimarratuz, aurretiaz markatutako helburuak soberan bete eta gainditu dituztela.
Hitzarmen honek ahalbidetuko digu beste urte betez, inguruan dauden enpresekin bat eginez, formazio eta orientazio zerbitzu pertsonalizatuak eskainiz, ilusioz eta grinez beteta lanean jarraitzea. Jomuga, egunero gurekin dauden pertsonak lan-munduan sartzeko aukera gehiago izatea da.