Skip to main content

mendekotasun baten menpe dauden pertsonen aldeko Jardunaldi Diosesarra

Albisteak

Hurrengo igandean, azaroak 4, Bizkaia osoan mendekotasun baten menpe dauden pertsonen aldeko Jardunaldi Diosesarra ospatuko da. Gizakia Fundaziora – Gizon Proiektua Bizkaiarentzat gordeko da bildutako dirua.

Gizakia Fundazioan 33 urte baino gehiago daramatzagu mendekotasunen menpean dauden pertsonak laguntzen. Mendekotasunen menpe daudenek gure inguruan daude, gure auzoan, gure enpresan, lagunen artean, eta gerta daiteke gure familian ere norbait egotea, gertuen daudenen artean ere.

Dena dela eta, oso gutxi hitz egiten da mendekotasunei buruz. Orokorrean, urruneko mehatxu bat iruditzen zaigu, beti beste pertsonei gertatzen zaien gauza bat dela eta inoiz ez zaigula zuzenki eragingo. Baina errealitatea desberdina da. Mendekotasunek ez dute adina, sexua edo maila soziala errespetatzen. Goitik behera zeharkatzen dute gure gizartea. Eta guztiek daukate zerbait amankomunean: haien menpe dauden pertsonengan eta haien inguruan daudenenganako sortzen duten sufrimendua.

Gizakia Fundaziotik, mendekotasun baten erruz, itxaropena galdu duten pertsona horien besarkada izen nahi dugu. Gure serbitzuak haien autestimua hobetzen duten eta larritasuna borrokatzen duten besarkada hori izan daitezen. Eta maitasun eta laguntza eredu izateko momento txarretan.

jornada_diocesana_2018.pdf

GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu