Osasun Ministerioak Gizakia proposatu du 2022ko Drogei buruzko Plan Nazionalaren Merezimenduaren Ordenaren Urrezko Domina emateko
Abenduaren 14an, Osasun Ministeriotik, Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren ordezkari Juan Ramón Villalbi Hereter jaunak jakinarazi zigun GIZAKIA FUNDAZIOAk Drogei buruzko 2022 Plan Nazionalaren Merezimenduaren Ordenaren Urrezko Domina eman zitzaiola.
Gizakiarentzat oso atsegina da sari hori jasotzea mendekotasun-arazoren bat duten pertsonei kalitatezko arreta integrala eskaintzeko egunerokoan lan egiten dugun pertsona guztien aintzatespen gisa. Era berean, egiten dugun lana babesten eta finantzatzen duten erakunde publiko eta erakunde sozial eta partikular guztietara zabaldu nahi dugu.
Badakigu adikzioen arazoak gizarte osoari eragiten diola. Horregatik, Gizakiak tinko eusten dio espazio soziosanitarioan erreferente izateko apustuari, adikzioen esparruan lan egiten dugun kolektiboen behar aldakorretara egokitutako erantzun pertsonalizatuak, berritzaileak eta kalitatezkoak emateko gaitasunarekin.
Horregatik, hain da atsegina aitorpen hori, ezen, zalantzarik gabe, lagungarria baita gure gizartean adikzioen problematika ikusarazteko.