Apustu-jokoa arazoei buruzko inkesta - Familiak
Jarraian agertzen den testa zure inguruko pertsonek jokua eta apostuen inguruan duten arriskuarekiko gerturaketa bat egiteko da.
Ez du ebaluazio profesionala ordezkatzen. Aitzitik, nerabeen jokoarekin lotutako arazo eta zailtasunen garapena prebenitzeko tresna bat da.
10 galderei erantzutera animatzen zaitugu. Erantzunen artean pentsatzen duzunarekin bat datorrena aukeratu.
Galderei erantzun ondoren eta emaitzak aztertzeko helburuarekin honako prozedura hau jarraituko da: Erantzun bakoitzaren puntuazioa batuko da. Erantzuna “ez nago batere ados” bada, 0 puntu gehituko dira; “Zerbait ados” erantzuten badu, puntu bana zenbatuko da; “Nahiko ados”, 2 puntu, eta “Erabat ados" badago, 3 puntu. Gehienez ere 54 puntu lor ditzake eta gutxienez 0.
Erantzunen batura 0 eta 9 artekoa bada, arriskua txikia dela esan nahiko du. Hala ere, lortutako guztizko puntuazioa 10etik 30era bitartekoa bada, arriskua ertaina da. Aitzitik, puntuazioa 31 eta 54 artekoa bada, arriskua handia dela esan nahiko du.
Finantziatzaile nagusiak
Bai, badu konponbidea
Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.
Lagun zaitzakegu