Pasar al contenido principal

Gizakia Fundazioak jaso du EL CORREOren "Euskal Herria; bihotz solidarioa 2010" saria

Albisteak
"Droga-mendetasuna duten pertsonak gizarteratzen laguntzeko programa" izeneko proiektu saritua BIZKAIKO GIZAKIA HELBURU PROIEKTUAn lan egiteko moduaren azterketa berria da, Bizkaiko gizartearen beharretara egokitutako erantzunak 25 urtez egon ostean. Esku-hartzean etengabe hobetzeko filosofiarekin bat, droga-mendetasuna duten pertsonak berreskuratzeko ekintza guztiak hartu nahi ditu barne. Helburua da medikuak, irakasleak, gizarte-langileak eta lan-orientatzaileak prozesuan inplikatzea. Horrela, gizarteratze-prozesuan partaide direnek erabiltzaileen beharrak ezagutuko dituzte, eta ondorioz, eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetuko dute.Logotipo 25 Aniversario Proyecto Hombre-Gizakia-Premie Egoera berriei erantzuteko gaitasuna, borondatezko lanaren sustapena eta egungo proiektu berritzaileekin gizarte-balioak garatzeko gaitasuna dira bere aldeko ezaugarri batzuk. Horiexek nabarmendu ditu, hain zuzen, “Euskal Herria, bihotz solidarioa” Sariaren hirugarren edizioko epaimahaiak, bere erabakia ezagutzera emateko orduan. Laguntzen lehiaketak ehun mila euro banatuko ditu Gizakia Fundazioak, San Juan de Dios Ospitaleak, Goilurra enpresak eta Argia eta Peñascal fundazioek aurkeztutako ekimenen artean. Lehiaketa hori EL CORREOk antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren babesarekin eta BBKren laguntzarekin.
GIZAKIA - Sí, tiene solución

Sí, tiene solución

¿Tú o alguien de tu entorno sufre algún problema con el que os podemos ayudar? Si se trata de algún problema relacionado con adicciones, con la búsqueda de empleo o con hijos o hijas adolescentes, ponte en contacto con Gizakia, contamos con profesionales que pueden acompañarte.

Podemos ayudarte