Incorpora Euskadi 2025 hitzarmena berritzea
Otsailaren 14an, La Caixa Fundazioak sustatutako Incorpora Euskadi taldea osatzen dugun 16 gizarte-erakundeok lan-topaketa bat egin genuen, eta programan 2024an lortutako emaitza onak aurkeztu genituen. Topaketa horretan bertan, lankidetza-hitzarmenaren sinadura formala egin zen, eta 2025. urterako jarduera-plana aurkeztu zen.
Euskadin talde hori osatzen duen profesional-taldeak egindako lanari esker, 2024an 1158 lan-munduratze lortu dira; 1200 enpresa baino gehiago bisitatu dira, eta 585 enpresa kontratatzaile.
"Incorpora" programan parte hartzeari esker, Gizakia Fundazioak 130 enpresa baino gehiagorekin du harremana, eta programa horren bidez 50 pertsona baino gehiago kontratatzea lortu dugu; hala, lana lortzeko zailtasunak dituzten pertsonen lan-aukerak hobetzen lagundu dugu.
