Skip to main content

Menpekotasunak, ezkutatzeko errealitate bat?

Albisteak

Zer gertatzen da kontrolatzen ez dutenekin?

Berriki, Eusko Jaurlaritzak urtearen amaierako Euskadik Menpekotasunei buruzko Lege berri bat edukiko duela argitaratu du, hirugarrena azken 26 urteetan. Lege honek berrikuntza garrantzitsuak ekartzen ditu batez ere haien jarduera eremuaren hedapenean , drogaren kontsumoarekin zerikusia ez duten adikzio desberdinen arautzea aztertzen duelako. Horrela, joku patologikoari, teknologia berriekiko mendekotasunari eta menpekotasuna sortzeko gai diren beste jokabide batzuei arreta jartzen dizkie. Interesgarria da ikustea nola legeek gizartean gertatzen diren aldaketak isladatzen dituztela. Lehendabiziko legea, drogazaletasun arloan izan zen 1988an onartua, legez kontrako drogek gazteengan zituzten ondorioei buruzko euskal gizartearen ardura isladatzen zuen. Krisi hori herri- administrazio eta sozial- ekimen baterako lankidetzari esker gainditu zen, gaur egun, arestian aipatutakoarekin aintzakotzat izanda. Gaur egun lanean ari garen hainbat giza erakundetan menpekotasunen arloan bereziki,  gure abiapuntua honetan  hasten da. Gizakia Fundazioa, 1985 an Bizkaian lanean hasi zen. Gaur egun, drogen kontsumoa, legalen eta ilegalen erabileran, giza kezkari dagokionez, leku baxu bat betetzen du. Pertsonen erabakitzeko eskubidea defendatzen da eta geroz eta permisiboagoa izaten da norbanako jokabideekin. Giza tolerantzian aurrerapausu bat izan daiteke. Gizarte moduan pertsonak beren kontroletik kanpo dituzten jokabideak estigmatizatzen jarraitzen ditugu. Substantziekin pertsonekin baino toleranteagoak gara. Zentzugabekeria badirudi ere, maiz transmititzen diren mezuetan drogen kontsumoak sorrarazten dituzten ondorioak, ez da behar bezalako garrantzia ematen beraz, aldi berean, erruduntasun diskurtsoak entzuten dira droga arazoak edota beste hainbat jokabide adiktiboak pairatzen dituzten pertsonekin. Kontrolatzen den bitartean, ez da problemarik egongo baina mendekotasunak duen bereizgarria hau da, droga kontsumoak pertsonaren kontrolatik ihes egiten du, nahiz eta bere bizitzan eragiten dion mendekotasun jokabidearen eraginagatik kalteaz jabetu ere.

Sarritan drogen kontsumoen arriskuak txikitzen dira igortzen diren mezuetan, baina era berean drogazale diren pertsonak errudun sentiaraziz.

Droga arazoak dituen pertsona batek ezkutatzen saiatzen da, gizartearen irainengandik ihes egiteko. Drogazaleek euren arazoa bakardadean eramaten dute inolako laguntza eskatu barik egoera jasanezina izan arte. Batzuetan uste dugu tokatzen ez zaigun errealitate bat dela, gure inguruan hainbat pertsona beraien kontsumo arazoari aurre egin nahian. Gure semeen ikastetxean, txokoan, supermerkatuan, lan munduan, familian edo ezagunen artean. Pertsona batek drogen menpekotasunari aurre egin arren kontu honen inguruan hitz egiteko beldurra izaten du eta aldi berean honekin arazo bat izan zuela agerian ustea ere. Osatu diren hainbat pertsona daude, ikusezinak eta ixilak. Era berean, behin baino gehiagotan saiatzen direnak gizartean parte sentitzea izan nahi dutenak eta aldi berean gizarteari ekarpena eginez. Norbanako esfortzuaz aparte, babesa eta baliabideak ere, beharko dituzte epe luzerako. Gizarte inklusiboak pertsona ahulentzako leku baten bila kapaz da. Beharbada aurrean aipatutako arazoen gainditzeak prebentzioaz eta profesionalen atentzioaz gain, herritar moduan balio sozialen antolakuntzan lan egin beharko genuke, hala nola abegian, onarpenean eta integrazioan. Inor ez dadila ezkutatu menpekotasun arazo batengatik.  Hitzak noizean behin errakuntzara jotzen dute baina drogazaleak, ludopatak edota erosle konpultsiboak. Zer axola dio? Pertsonak dira benetan garrantzitsuak. Gizakia Erakundean nerabezaroak dituzten arazoekin lan egiten dugu, drogen menpekotasunak dituztenekin eta lan bila daudenekin ere beraien esfortzuarekin eta gure babesarekin arazoak gainditu ditzaten. Gizakiak 30. urte daramatza menpekotasunari dagokion arloan lan egiten. * Gizakia Fundazioa. DEIAn argitaratutako artikulua.
GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu