Skip to main content

Garapena. Tratamendu intentsiboko eta gizarteratzeko zentroa

Mendekotasunen arreta

Gizakia Fundazioaren tratamendu intentsiboko eta gizarteratzeko zentroa (Garapena) zentro soziosanitarioa da, eta eguneko arreta intentsiborako gune bat eskaintzen du patologia duala/adikzio-arazoak dituzten pertsonentzat. Diziplina anitzeko talde profesional batek artatzen du, eta laguntza eta arreta pertsonalizatua eskaintzen ditu. Erabiltzaileei laguntza psikoterapeutikoa, hezitzailea, emozionala eta erlazionala ematen die, ordutegi zabalarekin eta askotariko jarduerekin.

Garapenaren azken helburua erabiltzaileei ahalik eta autonomia handiena ematea da, bai eta haiek gizarteratzea ere.

Norentzat da?

Programa honako hauei zuzenduta dago:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta dauden eta mota guztietako substantziekiko (alkohola barne) mendekotasun-arazoak eta lotutako patologia mentala (patologia duala) izan ditzaketen 18 urtetik gorako pertsonak, bai eta substantziarik gabeko adikzioak (jokoa) dituztenak ere.

  • Adikzioagatik funtzionamendu desantolatua duten pertsonak (ordutegiak, higienea, elikadura...), arreta intentsiboko kanpo-egitura baten onura dutenak.

  • Gizarteratze-ibilbide bat egiteko intentsitate handiko laguntza behar duten pertsonak

  • Erabiltzaileen familiei tratamendua ematen zaie.

  

GIZAKIA - GARAPENA

Zertan datza programa?

El Centro de Día Garapena trabaja con tres Itinerarios de tratamiento diferentes, en función de las necesidades de la persona, que finalmente le encamina a una forma u otra de trabajo terapéutico.

- Itinerario I. Este Itinerario está diseñado para preparar a las personas que posteriormente van a ingresar en Comunidad Terapéutica. La duración de este Itinerario sería de aproximadamente 1-2 meses.

- Itinerario II. Este sería el itinerario de tratamiento que propiamente le corresponde al Centro de Día. Su duración aproximada sería de seis meses.

- Itinerario III. En este itinerario trabajamos con las personas que salen de Comunidad Terapéutica, para darle una continuidad de tratamiento a la persona. Estimamos que esta fase puede durar aproximadamente tres meses

Non egiten da programa?

Programa hau Gizakia Fundazioaren Deustuko egoitzan garatzen da, Bilbon.

GIZAKIA - Egoitza nagusia

Egoitza: Nagusia

Kokagunea

Madariaga etorbidea 63, Bilbo, 48014

Telefonoa

94 447 10 33

GIZAKIA - Gordexolako egoitza

Egoitza: Gordexola

Kokagunea

Zubiete auzoa 59-61, Gordexola, 48912

Telefonoa

94 679 91 91

GIZAKIA - Baileneko egoitza

Egoitza: Bailen

Kokagunea

Bailén kalea, 1 (Azpisotoa), Bilbo, 48003

Telefonoa

94 479 57 83

Erreferentziazko profesionalak

Garapena eguneko zentroa intentsitate handiko programa da, eta adikzioa duten pertsonei arreta eta laguntza ematen eskarmentu handia duen diziplina anitzeko talde bat du. Osasun-arloko, psikologiako eta gizarte-hezkuntzako profesionalek osatzen dute taldea.

GIZAKIA - Bai, badu konponbidea

Bai, badu konponbidea

Zuk edo zure inguruko norbaitek arazorik badu laguntzeko? Mendekotasunekin, lana bilatzearekin edo seme-alaba nerabeekin zerikusia duen arazoren bat izanez gero, jarri harremanetan Gizakiarekin, zurekin egon daitezkeen profesionalak ditugu.

Lagun zaitzakegu